Erabilera baldintzak

1. Zerbitzuen erabilera

Kontax prentsa oharrak zabaltzeko webgune profesionala da, ez dago iragarki sailkatuak, pertsonalak, albisteak edo beste webguneetatik nolabait kopiatutako informazioa argitaratzeko eginda.

Prentsa oharrek zuzeneko lotura izan beharko dute argitaratzailearen jarduerarekin, eta prentsan irakurtzeko moduko formatua eduki beharko dute, kazetari profesionalentzat interesgarri diren edukiekin.

Kontax-en web orria eta zerbitzuak erabiltzeko («Zerbitzuak» deituak, oro har), baldintza hauek bete behar dira. Kontax HTT SASen marka erregistratua da, eta egoitza nagusia 216 Route de Neufchatel, 76420 Bihorel (Frantzia) helbidean du.

2. Erabilera baldintzen hizkuntza

2.1 Kontax-ek eskainitako zerbitzuei frantsesez idatzitako erabilera baldintzak baino ez zaizkie aplikagarri. Erabiltzaileak erabilera baldintzak ongi ulertzeko helburuz baino ez du ematen Kontax-ek frantsesezko bertsioaren itzulpena.

Frantsesezko bertsioa eta itzulpena bat etorri ezean, frantsesezko bertsioa gailenduko da.

3. Erabilera baldintzak onartzea

Zerbitzuak erabiltzeak baldintzak onartzea dakar.

4. Zerbitzuak

Ametitzen eta onartzen duzu Kontaxek, bere irizpideen arabera, aldi baterako edo betiko aldatu edo eten ahal izango dituela ematen dituen zerbitzuak, aurre abisurik gabe.

5. Itzulpen zerbitzuak

5.1 Itzulpen zerbitzuak Kontaxez kanpoko enpresek ematen dituzte. Horrenbestez, hornitzaileen gaitasuna eta betekizunak bermatzeko ahalik eta neurri guztiak hartuko dituen arren, Kontax ez da zerbitzu horien kalitatearen erantzule izango.

5.2 Erreklamazio edo gatazkaren bat agertuz gero, itzulpen zerbitzuekin lotura duena, erantzule bakarra hornitzailea izango da eta erreklamazioa hornitzaile horrekin soilik konpondu beharko da, berorrek proposatutako akordio baten bidez.

5.3 Kontaxen web orriaren erabiltzailearen eta kidetutako itzulpen enpresaren arteko harremana zuzenekoa izango da. Aldeen arteko kontratu harremanak arautzeko, itzulpen enpresaren merkataritza baldintzak eta zehaztapenak eta hari aplika dakizkiokeen legeak hartuko dira kontuan.

5.4 Beste erabiltzaile batzuk eta berorien kalitatea errespetatze aldera, Kontaxek eskubidea izango du, aurre abisurik gabe, hirugarrenen itzulpenak web orritik kentzeko, betiere, ez baditu profesionalak jotzen edo automatikoak badirudite. Era berean, Kontaxek eskubidea izango du, aurre abisurik gabe, web orrian hizkuntza bertsio okerretan argitaratutako prentsa oharrak kentzeko, baita erabiltzaileentzat edo kidetutako enpresentzat iraingarriak izan daitezkeenak ere.

5.5 Halaber, Kontaxek erabiltzaileen kontuak deuseztatzeko eskubidea izango du, baldin eta erabiltzaile horiek, behin baino gehiagotan, erabiltzaileentzat eta kidetutako enpresentzat iraingarriak diren prentsa oharrak argitaratzen badituzte. Kidetutako itzulpen enpresak ez du erantzukizunik izango, erabiltzaile batek bere herrialdean beste herrialde bateko hirugarren batek iraingarritzat har dezakeen materiala argitaratzen badu.

6. Zerbitzuen erabilpena

6.1 Zenbait zerbitzu erabili ahal izateko, informazio pertsonala eman beharko duzu (adibidez, zure nortasuna eta harremanetarako datuak), zerbitzuan erregistratzeko prozesuan edo zerbitzuak baliatzeko. Kontaxen erregistratzeko ematen duzun informazio guztia egiazkoa, zuzena eta eguneratua izan beharko da.

6.2 Baldintza eta zehaztapen hauek ahalbidetzen dituzten helburuetarako besterik ez dituzu zerbitzuak erabiliko.

6.3 Ez duzu zerbitzuen behar bezalako funtzionamendua oztopatzen edo eragozten duen jarduerarik egingo.

6.4 Baldintza eta zehaztapen hauetatik eratorritako obligazioak ez betetzearen erantzule bakarra zeu izango zara, baita gertaera horrek eragin ditzakeen ondorioena ere (Kontaxek izan dezakeen edozer galera eta kalte barne). Aurreko horrekin lotuta, berariaz onartzen duzu zuk edo hirugarren batek ez duela Kontax erantzule egingo.

7. Kontuaren eta pasahitzaren segurtasuna

7.1 Zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun kontuei lotutako edozer pasahitzen konfidentzialtasuna gordetzearen arduradun bakarra zu izango zara.

7.2 Ondorioz, zu izango zara zure kontuaren bidez Kontaxen web orrian gauzatutako jarduera guztien arduradun bakarra, Kontaxi dagokion guztian.

8. Datu Pertsonalak

8.1 Informatika, fitxategi eta askatasunei buruzko 1978ko urtarrilaren 6ko Frantziako 78-17 Legeko –2004an aldatua– 39. artikuluari eta ondorengoei jarraiki, web orri honi ematen dizkiozun datu pertsonaletara sartzeko, horiek aldatzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubidea duzu.

8.2 Kontaxek zure datuak erabili ahalko ditu zerbitzuen helburuekin bat etorriz gero.

8.3 Kontax erabiltzeko formularioa osatu ondoren, balizko erabiltzailearen URLa berorren herrialdeko itzulpen enpresa kidetuari emango zaio. Hala, itzulpen enpresak egiaztatu ahalko du Kontaxen web orrian argitaratu nahi duen edukiak zintzotasun baldintzak betetzen dituela.

8.4 Datuak azaldutako helburuetarako erabili arren, Kontaxek ez dizkie inoiz hirugarrenei jakinaraziko edo salduko.

8.5 Kontaxen web orriko erabiltzaileek onartzen dute beren marka eta/edo logotipoa web orrian erabiltzea merkataritza helburuetarako.

9. Zerbitzuen edukia

9.1 Zerbitzuetan edo zerbitzuak erabiltzearen bidez aurkituko duzun edozer informazio mota (adibidez, datu fitxategiak, testua, softwarea, musika fitxategiak, audioa, argazkiak, bideoa edota bestelako irudiak) edukia sortu duenaren ardura izango da. Informazio horri guztiari «edukia» esaten zaio.

9.2 Gomendatzen da zerbitzuen bidez emandako edukia, baita, baina ez soilik, iragarkiak eta patrozinatutako edukia ere, jabetza intelektualeko eskubideen bidez babestea, Kontaxi edukia ematen dioten iragarleen edo patrozinatzaileen (edo haien izenean jarduten duten pertsonen edo enpresen) mesederako. Ezingo duzu edukitik (osotik edo zati batetik) eratorritako lan bat edo batzuk aldatu, alokatu, laga, errentan eman, mailegatu, saldu, banatu edo sortu, Kontaxek edo edukiaren jabeek berariazko baimena ematen ez badizute beste kontratu baten bidez.

9.3 Kontaxek zerbitzuko eduki zati bat edo osoa aurrez ikusteko, berrikusteko, markatzeko, iragazteko, aldatzeko, ukatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du (nahiz eta ez duen hori egiteko obligaziorik).

9.4 Zerbitzuak erabiltzeagatik, iraingarritzat, lizuntzat edo onartezintzat jo dezakezun edukia aurki dezakezula onartzen duzu. Horrenbestez, edukiak zeure gain eta galorde erabiliko dituzula onartzen duzu.

9.5 Zerbitzuak erabiltzean sortzen, transmititzen edo erakusten duzun edukiaren arduradun bakarra zu izango zara. Horrekin lotuta, zure ekintzen ardura onartzen duzu (baita Kontaxek jasan dezakeen edozer galera edo kalte ere). Ildo horretan, onartzen duzu Kontax ez dela zure edo hirugarren batzuen erantzule izango.

10. Jabetza

10.1 Kontax izango da zerbitzuekin lotutako eskubide guztien titularra, baita jabetza intelektualeko eskubideena ere (lurraldea edota eskubideak erregistratuta dauden edo ez kontuan hartu gabe).

10.2 Kontaxekin idatziz besterik hitzartu ezean, baldintza eta zehaztapen hauetako ezein aurreikuspenek ez dizu baimenik ematen Kontaxen merkataritza izen, erregistratutako marka, zerbitzu marka, logotipo, domeinu izen edota beste sinbolo bereizgarririk erabiltzeko.

10.3 Kontaxek onartzen du zuk edo zure lizentzia hartzaileek ez duzuela zerbitzuen bidez zuk bidalitako, argitaratutako edo transmititutako edukiarekin (jabetza intelektualeko eskubide guztiak barne, eta lurraldea eta horiek erregistratuta dauden edo ez kontuan hartu gabe) lotutako eskubiderik transferituko edo esleituko, 10. artikuluan emandako baimen mugatuari lotuta. Kontaxekin idatziz besterik hitzartu ezean, zure erantzukizuna izango da edukia babestea eta edukiaren eskubideak betearaztea. Kontaxek ez du hori zure ordez egiteko obligaziorik.

10.4 Ez duzu zerbitzuetan adierazten den edo zerbitzuak duen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubiderik deuseztatuko, eragotziko edo aldatuko (ezta copyrightari eta erregistratutako markei buruzko adierazpenak ere).

10.5 Kontaxek idatziz berariazko baimena eman ezean, zerbitzuak erabili bitartean ez duzu inolako erakunderen edo enpresaren markarik, merkataritza izenik edota logotiporik erabiliko, erregistratutako marka, merkataritza izen edo logotipo horien jabea edo baimendutako erabiltzailea nahasteko moduan, nahita edo nahi gabe.

11. Edukiaren copyrighta

11.1 Zure jabetzakoak dira zerbitzura bidaltzen edo zerbitzuan argitaratzen edo erakusten duzun edukiaren gaineko copyright eta gainerako eskubideak. Edukia bidaltzean, argitaratzean edo erakustean, royaltyrik gabeko eta mundu osorako eskubide ezeztaezin eta ez esklusiboa ematen diozu Kontaxi, behin betiko, zerbitzura bidaltzen edo zerbitzuan argitaratzen edo erakusten duzun edozer eduki erreproduzitu, egokitu, aldatu, itzuli, argitaratu, antzeztu, erakutsi eta bana dezan. Baimen horren helburu bakarra Kontaxek zerbitzuak erakutsi, banatu eta sustatu ahal izatea izango da, eta baliogabetu ahal izango da zenbait zerbitzutarako, horiei aplikatzen zaizkien baldintzen eta zehaztapenen arabera.

11.2 Baimen horrek barne hartzen du Kontaxen eskubidea eduki hori beste enpresa, erakunde edo gizabanako batzuei helarazteko, zerbitzu komunak ematen badizkie eta zerbitzu horien hornikuntzarako erabiltzen baditu.

11.3 Baimena emateko eskubideak, boterea eta agintea dituzula bermatu beharko duzu.

12. Kontaxekin harremana amaitzea

12.1 Baldintza eta zehaztapen hauek indarrean izango dira zuk edo Kontaxek harremana amaitu arte behean adierazitako edozein modutan.

12.2 Kontaxekin kontratua amaitzeko (a) edonoiz jakinaraz diezaiokezu eta (b) erabiltzen dituzun zerbitzuetako kontuak itxi ditzakezu, Kontaxek aukera hori ematen duen unetik aurrera.

12.3 Kontaxek kontratua edonoiz amai dezake, ondoko kasu hauetan:

(A) zuk baldintzetako eta zehaztapenetako aurreikuspenetakoren bat ez betetzea (edo baldintza eta zehaztapenetako aurreikuspenak ezin dituzula bete edo ez dituzula bete nahi argi erakusten duen moduan jardutea)

(B) Kontaxek zerbitzuak emateko erabiltzen duen enpresak Kontaxekin duen harremana amaitzea edo zerbitzuak emateari uztea, edo

(C) Kontax zu bizi zaren edo zerbitzua erabiltzen duzun herrialdeko erabiltzaileei zerbitzuak emateari uztear egotea.

12.4 Artikulu honetako aurreikuspen bakar batek ere ez die eragingo zerbitzuak eman ahal izateko baldintza eta zehaztapenetako 4. artikuluan Kontaxi emandako eskubideei.

12.5 Edozer arrazoirengatik baldintzak iraungitzean, gertaera horrek ez die eragingo baldintza eta zehaztapenen iraungitzetik aurrera aplikatu beharko diren edo zure lana arautu duten Kontaxek eta zuk hartutako eskubide, betebehar eta ardurei (edo zuk baldintza eta zehaztapen hauen bidez eskuratu dituzunei).

13. Bermeen salbuespenen jakinarazpena

13.1 Zerbitzuak «diren bezala» ematen dira. Ondorioz, Kontaxek eta kidetuek ez dituzte ondoko hauek bermatzen:

(A) zuk zerbitzuei ematen diezun erabilerak zuk zenituen itxaropenak betetzea,

(B) egiten duzun zerbitzuen erabilera etengabea, egokia, segurua eta akatsik gabea izatea,

(C) zerbitzu hau erabiltzearen ondorioz lortzen duzun edozer informazio zehatza edota fidagarria izatea.

13.2 Zerbitzuei ez zaie inolako baldintzarik edo bermerik aplikatuko (kalitate bermeak, helburu zehatz baterako egokitasun bermeak edo deskribapena betetzearenak barne), ez bada klausula honetan adierazten edo aurreikuspen honen mugen barruan ematen.

14. Arduraren mugak

14.1 Kontax eta enpresa kidetuak ez dira hurrengo hauen erantzule izango:

(A) jasan dezakezun zeharkako edo ondoriozko edozer kalte, irabazi galera (zuzenekoa edo zeharkakoa), borondatearen edo izen onaren galera edota datuen galera.

(B) ondorengo hauen ondorioz izan dezakezun edozer galera edo kalte:

(i) zerbitzuetan agertzen den edo zuen arteko iragarle edo babesle baten iragarkia, harremana edo transakzioa osoa edo egiazkoa ez izatea.

(ii) Kontaxek zerbitzuetan egiten duen edozer aldaketa edo zerbitzuak (edo zerbitzuen edozer eginbide) behin behingoz edo behin betiko etetea.

(iii) eduki baten biltegiratzeak eta bestelako komunikazioek edota zerbitzuak erabiltzean gordetako edo transmititutako datuak ezabatzea, hondatzea edo huts egitea.

(iv) Kontaxi zure kontuari buruzko informazioa emateko ezgaitasuna.

(v) kontuaren pasahitzaren eta informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna gordetzeko ezintasuna.

15. Bannerrak

15.1 Kontaxek ematen dituen zerbitzuetako batzuk publizitatez finantzatzen dira, bera, baliteke iragarkiak eta promozioak erakustea.

15.2 Baliteke Kontaxek, aurrez abisatu gabe, zerbitzuetan argitaratzen dituen iragarkien baldintzak eta alorra aldatzea.

15.3 Kontaxek ematen dituen zerbitzuetarako sartzean eta horiek erabiltzean, onartu egiten duzu Kontaxek publizitate modu horiek erabiltzea.

16. Bestelako edukia

16.1 Baliteke zerbitzuek beste web orri, eduki edo Interneteko baliabide batzuetarako estekak edukizea, baina Kontaxek ez du horien gaineko inolako kontrolik.

16.2 Kontax ez da web orri edo kanpo baliabide horien erabilgarritasunaren erantzule izango, eta Kontaxek ez du sustatzen gune horietako edo horietatik erabilgarri dauden iragarki, produktu edo material bakar bat ere.

16.3 Kontax ez da gune edo kanpo baliabide horien erabilgarritasun ezagatik edo gune edo baliabide horietatik erabilgarri dauden iragarki, produktu edo elementuen zehaztasun ezagatik jasan dezakezun edozer galeraren edo kalteren erantzule izango.

17. Aldaketak baldintzetan eta zehaztapenetan

17.1 Kontaxek edonoiz eta aurre abisurik gabe aldatu ahal izango ditu baldintzak eta zehaztapenak.

17.2 Baldintzak eta zehaztapenak aldatu ondoren zerbitzuak erabiltzen badituzu, horrek esan nahiko du aldaketak onartzen dituzula.

18. Orokorra

18.1 Baliteke, zerbitzuak erabiltzean, hirugarren baten zerbitzu bat erabiltzea, softwarea deskargatzea edo produktu bat erostea. Baliteke zerbitzu, software edo ondasun horien erabilera zure eta enpresa edo banako hornitzailearen arteko bestelako baldintza batzuen mende egotea. Kasu horretan, baldintza eta zehaztapen hauek ez dute eraginik izango zure eta enpresa edo banako horren arteko harremanean.

18.2 Baldintza eta zehaztapen hauek zure eta Kontaxen arteko kontratu bat dira eta zerbitzuen erabilera arautzen dute.

18.3 Baliteke Kontaxek jakinarazpenak bidaltzea, baita baldintza eta zehaztapenen aldaketei buruzkoak ere, posta elektronikoz edo zerbitzuetan argitaratutako mezuen bidez.

18.4 Kontaxek baldintza eta zehaztapen hauetan adierazitako eskubideak edo erreparazioak (edo aplika dakiokeen legearen arabera erabil ditzakeenak) ez egikaritzeak edo uko egiteak ez du esan nahi Kontaxek eskubide edo erreparazio hori egikaritzeari uko egiten dionik. Eskubide eta erreparazio horiek erabilgarri izango ditu etorkizunean.

18.5 Eskumen juridikoa duen epaitegi batek erabakiko balu baldintza eta zehaztapen hauetako aurreikuspenen batek ez duela legezko baliorik, aurreikuspen horren aplikazioa eten egingo da, eta horrek ez du eraginik izango gainerako aurreikuspenen indarraldian.

18.6 Berariaz hitzartzen da Kontaxekin kidetutako itzulpen enpresak baldintza eta zehaztapenen hirugarren alde onuraduntzat hartuko direla. Enpresa horiek, beraz, baimena izango dute onura (edo eskubideren) bat ematen dien baldintza eta zehaztapenetako edozer aurreikuspen betearazteko eta berorien mende egoteko. Ildo horretan, beste ezein pertsona edo enpresa ez da baldintzen eta zehaztapenen hirugarren alde onuradun izango.

19. Lege arautzailea

Kontaxen zerbitzuak erabiltzean, baldintza eta zehaztapen hauek Frantziako legeen bidez arautzea onartzen duzu. Baldintza eta zehaztapen hauetatik sortzen den edozer gatazka Rouengo (Frantzia) epaitegiaren eskumenekoa izango da. Aurreko hori gorabehera, Kontaxek behin behineko neurriak, errekerimendu judizialak edo premiazko beste edozer prozedura eskatu ahalko du eskumen juridikoa duen zeinahi epaitegitan.


Aldatu mundua
informazioaren bidez

Babestu zure GKEaren prentsa-oharra Kontaxen bidez